Ingurumena
Jose M. Hernández: "Hiri jasangarri bat lortzeko gakoa, oreka da"
Cristina Enea Fundazioak urtero egiten duen moduan, Donostiako Iraunkortasunari eta Klimari buruzko Txostena kaleratu du. Bertan, 2025eko hiriko antolamendu, bizi-ohitura eta energia kontsumoari buruzko datu nagusiak bildu ditu. Donostiako errealitatea adibide gisa hartuta, hirien metabolismoari buruz hitz egin dugu Jose Mª Hernández Cristina Eneako zuzendariarekin.
Txomin Enea: Ur beroa eta berokuntza auzo guztiarentzat
Donostiako Txomin-Enea auzoko etxebizitzetan ez daukate gas galdararik. Horren ordez, auzo osoarentzako ur bero eta berokuntza-sistema zentralizatu bat dute. Orain zortzi urte Donostiako Sustapenak jarri zuen martxan District Heating beronkuntza- sistema eta bere berezitasun nagusia da biomasa galdarak erabiltzen dituela.
Hiriaren birika: eraztun berdea
Eraztun berdea Gasteizko birika da. Hiriaren erdigunetik bi kilometrotara dago, eta oinez, korrika, zein bizikletaz gerturatzen dira hiritarrak. Hiriaren periferia zahar-berritzeko asmotan hasi zuten proiektuari uholdeei aurre egiteko plana lotu zitzaion, eta gaur egun biodibertsitatearen eredu da.
Bisonte europarra bueltan
Bisonte europarrari buruzko saio berezia. Kontatu dugu zein den haren historia eta kontserbazio-programa asko daudela Europan bisontea birsartzeko. Baina zalantza da Iberiar Penintsulan inoiz bizi izan den espezie jakin hori. Asier Gómez Olivencia paleontologoak azaldu digu Urbasan topatutako fosil batek zalantza hori argitu dezakeen ala ez.
Asteko argazkia: zabortegi toxikoa
Birziklatzea