Asteko argazkia: Ozeanoek oraindik ezkutatzen dutena

ARG.: ROV SuBastian/Schmidt Institutu Ozeanografikoa/ CC BY-NC-SA


Irudiko animalia sifonoforo bat da, itsas ornogabe koloniala. Brasil parean topatu dute, itsas azaletik 552 metrotara. Uda honetan Schmidt Institutu Ozeanografikoko ikertzaileek Ozeano Atlantikoko ur sakon tropikalak arakatu dituzte bi astez, eta, argazkiko animaliaz gain, beste 30 espezie berri deskribatu dituzte.

Espezie horiek guztiak ozeanoko tarteko sakoneran topatu dituzte, eguzki-argia desagertzen den sakoneratik itsas hondora arteko eremuan. Gune hori Lurreko ekosistema bizigarri handiena da, baita ezezagunenetako bat ere. Honako irudia eta beste hainbat laser-irudi tresnen bidez lortu dituzte, milimetro eskalan. Irudiko sifonoforoa oraindik deskribatu gabeko genero batekoa izan daitekeela uste da.

Irati Diez Virto

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biodibertsitatea