Bi ikertzaile ibis ermitauen (Geronticus eremita) saldo bat gidatzen ari dira Jaengo soro eta olibondo-­sailetan zehar. Alemaniako hego-ekialdetik Espainiako hego-mendebalderako 50 eguneko migrazio-bidaia amaitzen ari dira.

Waldrappteam kontserbazio-taldean, Europan ibis ermitauak berriro sartzeko helburuz ari dira lanean. Hegaztiak eskuz hazten dituzte, eta lotura estua sortzen da hegaztien eta zaintzaileen artean. Hala, hegaztiek pozik jarraitzen diete beren harrera-­gurasoei, eta haiek gidatzen dituzte migrazioan.

Talde horretako kidea da Gunnar Hartmann, Koblenzeko Unibertsitateko (Alemania) ikaslea, eta haren lana zen ibilbidearen planifikazioan laguntzea eta argazki bidez bidaia dokumentatzea. Argazki honekin irabazi du Nature aldizkariak antolatzen duen Scientist at Work argazki-lehiaketaren 2026ko edizioa.

Ibis ermitauen migrazio-bidaia

Ibis ermitauen migrazio-bidaia

Arg. Gunnar Hartmann

Balea-marrazoa

Balea-marrazoa

Itsas biologo bat, balea-marrazo baten azaleko mikrobiomaren lagin bat hartzen, Australiako mendebaldeko kostaldean.

Arg. Robert Harcourt

Alga-loraldia

Alga-loraldia

Ikertzaileak ur-laginak hartzen ari dira Kanadako aintzira bateko alga-loraldian. Microcystis aeruginosa eta Dolichospermum flos-aquae algek uda oro geruza berde kirasdun bat osatzen dute, arrainak hiltzen eta ur-hodiak buxatzen dituena. Lakuko ur-lagin horietako DNA aztertuz, algek lakuko beste espezie batzuekin nola elkarreragiten duten ikertzen ari dira.

Arg. Haolun ‘Allen’ Tian

Koralak inkubazio-ganberan

Koralak inkubazio-ganberan

Itsaso Gorrian, Saudi Arabiako kostaldean, inkubazio-ganbera bat ezarri dute, klima-aldaketak eragindako ur-tenperaturaren igoerara koralak nola egokitzen ari diren aztertzeko. Ganbera horri esker, koralek eta haien alga sinbiotikoek kontsumitzen eta ekoizten duten oxigeno-kantitatea neur dezakete.

Arg. Uli Kunz

Aedes aegypti eltxoa

Aedes aegypti eltxoa

Aedes aegypti eltxo bat argi ultramorepean aztertzen ari da ikertzaile bat Notre Dame Unibertsitatean (Indiana, AEB). Eltxoaren distirak adierazten du koloratzaile fluoreszente batekin eta eltxoak hiltzen dituen konposatu batekin osatutako azukrezko edabeaz elikatu dela. Nitisinona konposatua eltxoak eta odolez elikatzen diren intsektuak hiltzeko erabili ote daitekeen ikertzen ari dira.

Arg. Shayanta Chowdhury


Sahara: abeslariak

Biodibertsitatea