podcastak

Ekosfera


Bisonte europarra bueltan

Bisonte europarrari buruzko saio berezia. Kontatu dugu zein den haren historia eta kontserbazio-programa asko daudela Europan bisontea birsartzeko. Baina zalantza da Iberiar Penintsulan inoiz bizi izan den espezie jakin hori. Asier Gómez Olivencia paleontologoak azaldu digu Urbasan topatutako fosil batek zalantza hori argitu dezakeen ala ez.

2026-11-04

Fosilak ez ditugu zalantzan jartzen, berriztagarriak bai

Gorka Laurnaga Peña da Stop Fosilak taldearen aurpegi ezagunenetako bat. Erregai fosilak erabiltzeari uzteko helburua dute, baina hori baino askoz analisi konplexuagoa egiten dute gaur egun dugun energiaren panoramari buruz. Solasaldi luze eta lasai honetan, gogoeta asko proposatu dizkigu gaiaren inguruan.

2026-10-28

Sandra Myrna Díaz eta zuhaitz bereziak

Sandra Myrna Díaz botanikariarekin hitz egin dugu zuhaitz zaharrei buruz. Elkarrizketa osoa ekarri dugu gaur. Gainera, Nestor Etxebarria Loizate eta Belen González Gaya adituek fluorra duten kutsatzaileak topatu dituzte munduan, Goierritik Groenlandiaraino.

2026-10-21

Auto-ilarak errepidean

Irati Diez Virto dibulgatzaileak egunerokoan izaten dugun gai bat ekarri digu: trafikoa eta auto ilarak. Zergatik sortzen dira auto-ilarak ustezko arrazoirik gabe? Kasu batzuetan geratu egiten da trafikoa. Bada azalpenik, eta, are gehiago, ilaren sorrera zailtzeko teknikak badaude. 

2026-10-14

Zuhaitz bereziak, lekuko erraldoiak

Zuhaitz zahar bereziei buruzko apologia txiki bat!! Sandra Myrna Díaz biologo argentinarraren hitzak ekarri ditugu, zuhaitz zaharrak ez direla zaharrak esateko... bitxia. Eta Aranzadiko Luzia Urkiola  Azpiazu botanikariak hitz egin digu Euskal Herriko aparteko zuhaitzen zerrendei buruz. 

2026-10-07