Bizitza
Sagardo berriak zientzia oinarri
Txotx garaiarekin bat eginez sagardogintzaren aurrerapenetan murgildu gara. Horretarako sagarraren esperimentazio-zentro bat eta Fraisoro laborategia bisitatu ditugu.
Sagardo naturalak hartziduran laguntzen duten bakterio laktikoak ditu. Horien potentzial probiotikoa aztertzen dituen Tknikaren aterkipean egiten ari diren “Babes BALak” proiektua ere ezagutu dugu. Eta Edari berri bat nola garatu duten ere erakutsiko dugu. Sagarlup du izena eta sagar muztioa eta lupulua artzituz egiten dute Zabala Sagardotegian. Garapena EHUko Iñaki Santos kimikariarekin batera egin dute.
Kaxalotearen jaiotza iruditan
Kaxalote baten jaiotza grabatu dute Dominikako kosta parean (Karibea), talde basati baten baitan. Hamaika kaxaloteren artean jaio zen kumea eta, jaio eta berehala, kaxalote-taldeak jaioberria uretatik atera eta taldeko emeek hartu zuten bizkar gainean, kaxalote txikia bere kabuz igeri egiteko gai izan arte.
#58 UHIN ULTRAMOREAK: Kirola, hilekoa eta sexua
Ariketa fisikoa gorputzaren osasuna eta ongizatea hobetzen eta mantentzen duen edozein jarduera fisikoa da. Kirola, berriz, araututa dago, planifikatuta, eta helburu eta egiteko modu zehatzak ditu. Goi-mailako kirolariek, besteok ez ditugun presio eta eskakizunak izaten dituzte, eta, horrek kezkak sortzen ditu batzuetan. Adibidez, emakume batzuek hilekoa galtzen dute, edo atzerapenak dituzte eta jarioa asko gutxitzen zaie. Hilekoaren zikloa errespetatzeko eta kirolarien osasuna zaintzeko, ezinbestekoa da menstruazioa kontuan izatea kirol-planifikazioan. Bestetik, zabalduta dago lehiatu aurretik sexua praktikatzeak errendimendua jaitsi egiten dela. Zientziak, ordea, ez du horren garbi.
GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.