Basamortuetan bizitza ia miraria da. Muturreko tenperaturek, janari-eskasiak, ur-gabeziak hilgarri bihurtzen dute ingurunea. Baina, badago bizitza haietan, eta zein ederra, gainera.

Inhar D. Lopez Garcia argazkilari beratarra Saharako desertuan izan zen 2025ean, bidaian, eta, bertan bizi den basabizitzari ateratako argazkiak dira hemen ikusgai daudenak. Bere hitzak jasotzen dituzte argazki-deskribapenek, bere bizipenak, eta animalia horien inguruko xehetasunak.

Argazkiek copyright lizentzia dute.

Entzulea

Entzulea

Fenekoaren belarriak giltzarri dira haren gorputz-hizkuntzan. Belarri biratu batek alerta esan nahi du; buruaren kontra zapalduta, beldurra. Horrela isil-isilik "hitz egiten" dute taldean, soinu gabe koordinatuz.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Bakardade-nahia

Bakardade-nahia

Egunez fenekoek berek egindako zuloetan pasatzen dituzte orduak, basamortuko berotik babesteko. Gaua, ordea, ehizatzeko garaia dute.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Bizirautean maisu

Bizirautean maisu

Ez dira soilik entzuteko. Fenekoaren belarri handiak odol-hodiz beteta daude. Basamortuko beroan, azal fin horretatik zirkulatzean odola hozteko gai da; gorputz osorako aire girotuaren sistema natural gisa jokatzen du.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Esnatzean

Esnatzean

Fenekoaren mutur maitagarriaren atzean hortz zorrotak daude. Letaginak, luzeak ez izan arren, funtzionalak ditu dieta orojale oportunistarako.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Gaueko monarka goizean

Gaueko monarka goizean

Fenekoek dunen hegal egonkorretan zulatzen dituzte beren gordelekuak. Metro batzuetako sakonera izan dezakete, tenperatura egonkorreko oasi bat sortzeko, eguneko berotik eta basamortuko gaueko hotzetik urrun.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Harea bero dago

Harea bero dago

Fenekoen oinak isolatzaile perfektuak diren ile trinkoz estalita daude. "Kuxin iletsu" horri esker, hondar bero-beroaren gainean ibil daiteke, hankak erre gabe.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Munduko azeri txikiena

Munduko azeri txikiena

Fenekoa munduko kanidorik txikiena da. 20 eta 25 cm arteko altuera baino ez du sorbaldaraino. Gorputza, 24 eta 41 cm arteko luzerakoa, batez besteko etxeko katu batena baino txikiagoa du.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria