Teknologia
"Adimen artifizialak zeharo aldatuko du ikasleak ebaluatzeko sistema"
Ia hiru urte pasa dira ChatGPT publiko egin zutenetik, eta hasiera zurrunbilotsu hartatik bertatik, hezkuntzan inpaktatu zuen gogorren. Ikasteko modua kolokan jartzen ari dela sentitu dute irakasle askok. Beñat Erezuma ingeniari, irakasle eta teknologiazaleak oso gertutik bizi du adimen artifizialaren eta hezkuntzaren arteko lotura.
Minbizia eta immunitate-sistema
Jaione Auzmendi Iriarte, CICbioGUNEko biokimikariarekin izan gara. Harekin, minbizia eta immunitate-sistema aztertu ditugu. Auzmendik kontatu digu nolako lotura dagoen bien artean; nola egiten duen tumore batek immunitate-sistemari ziria sartzeko, eta modu horretan hazten jarraitzeko. Hain zuzen ere, iruzur kimiko horri aurre eginez gero, immunitate-sistema erabil daiteke minbizia tratatzeko, baina oso erabilera konplexua da. 
 Entzun saioa hemen. 
Ekosfera (2025-09-17)
Garraio publikoari buruzko gogoeta batekin hasi gara. Ustez, garraio publikoaren aldeko apustua egin beharko genuke ingurumenari laguntzeko, baina errealitatean sistemak ez du erraztasun asko jartzen kasu askotan. Gero, Goienerreko Eider Iribar Solaberrieta izan da gurekin.. Etxeetan eraginkortasun energetikoa aztertzeko metodologia hobetzu nahi dute, eta horretarako, parte hartzen ari dira Renpower proiektu europarrean. Hori kontatu digu Iribarrek.
 
 Zergatik dira konikoak trenen gurpilak?
Medikuntza
 
 Pneumatikoen formula
Industria
 
 Bigarren bizitza baterientzat
Energia
 
 Eolikoetan oinarritutako sareak egonkorrago egiteko modu bat proposatu dute
Energia berriztagarriak
 
 5G teknologia Lanbide Heziketan
STEAM-hezkuntza
 
 5G sare pribatuak
Industria
 
 Pneumatikoen formula
Industria
 
         
                     
                   
     
     
     
     
                            
                             
                            
                             
                            
                             
                            
                             
                            
                             
                            
                             
                            
                             
                            
                             
                            
                             
                            
                             
                            
                             
  
  
  
  
  
  
  
 