podcastak

Norteko ferrokarrilla


Jaione Auzmendi, Teknopolis aurkezten

Jaione Auzmendi Iriarte izango da aste honetatik aurrera Teknopolis telebista saioaren aurkezlea. Biokimikaria eta dibulgatzailea da, eta ETBko zientzia-programa gidatuko du, hemendik aurrera; erreleboa hartu dio Iñaki Leturia Yurritari.

2026-11-02

Zaindu zure DNA

Jone Mitxelena Sanchéz EHUko ikertzaileak DNA molekularen egonkortasunaz hitz egin digu, eta horrekin batera minbizi-zeluletan gertatzen diren prozesuekin nolako lotura duen kontatu digu. 

2026-10-23

Elhuyar aldizkaria Txernobilgo egoerari begira

Ana Galarraga Aiestaran Elhuyar aldizkariaren kozuzendariarekin azken zenbakiari gainbegirada bat egin diogu. Gai nagusia Txernobileko istripuarekin lotuta dago; nola erreakzionatu duen naturak horrelako istripu bat eta gero. Hori eta gai interesgarri gehiago ditu azken zenbaki honek. Gainbegirada bat egin diogu.

2026-10-16

Transformerrak, adimen artifizialaren bihotzean

Transformerrak izan ditugu Gorka Azkune Galparsoro eta Nacho Arganda Carreras informatikariekin. Berez, hizkuntzaren tratamenduan erabiltzen ziren, baina oso tresna malgua da eta ia denetik egin daiteke gaur egun transformerren bitartez. 

Gainera, aurtengo Nobel sarien berri emango dugu!!!

2026-10-09

Itsasargiak non

Mentxu Aiertzarekin euskal itsasargiei buruzko galdera bati erantzungo diogu: zergatik daude euskal itsasargiak dauden tokietan? Kontakizun historiko bat egingo dugu, itsasargi batzuk lekuz aldatu baitira hainbat arrazoirengatik.

2026-10-02