Teknologia
Teleskopioak, unibertsoaren mugak gertuago
Teleskopioak etengabe ari dira hobetzen. Zentzu horretan aurtengo nobedadea Txileko Vera Rubin Behatokia da; izan ere, dagoeneko hasi da unibertso zabalaren irudi ikusgarriak jasotzen. Teleskopio horren eraikuntzan eta garapenean Eibarko Tekniker zentro teknologikoak parte hartu du. Besteak beste, biki digital bat dute eta esan daiteke begi bat Txilen dutela egunero.
Gaizka Murga ingeniariak IDOM enpresan Astronomia eta Espazioaren arloa zuzentzen du. Vera Rubin behatokiaz hitz egin dugu berarekin, teknologiaren aurrerapenaz eta baita 2029rako bukatua egotea espero duten ELT teleskopioari buruz ere.
ELT edo Teleskopio Izugarri Handia eraikitzeko fasean dago Europako Behatoki Australa Txilen, Atacamako basamortuan. 40 metroko ispilua izango duenez, inoiz eraiki den teleskopiorik handiena izango da. Badira Euskal Herrian proiektu honetan lanean ari diren enpresak. Horietako bat IDOM da; ELT behatokirako bi sistema garrantzitsu garatu eta fabrikatu ditu.
Teleskopioak espazioari buruz edo Fisikaz ikasteko tresnak ere badira. Mondragon Unibertsitateko Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko ikasleek fisikaren oinarriak ikasteko erabiltzen dituzte. Bilboko zeruari begiratzeko asmoz egin dugu hitzordua haiekin.
"Adimen artifizialak zeharo aldatuko du ikasleak ebaluatzeko sistema"
Ia hiru urte pasa dira ChatGPT publiko egin zutenetik, eta hasiera zurrunbilotsu hartatik bertatik, hezkuntzan inpaktatu zuen gogorren. Ikasteko modua kolokan jartzen ari dela sentitu dute irakasle askok. Beñat Erezuma ingeniari, irakasle eta teknologiazaleak oso gertutik bizi du adimen artifizialaren eta hezkuntzaren arteko lotura.
Minbizia eta immunitate-sistema
Jaione Auzmendi Iriarte, CICbioGUNEko biokimikariarekin izan gara. Harekin, minbizia eta immunitate-sistema aztertu ditugu. Auzmendik kontatu digu nolako lotura dagoen bien artean; nola egiten duen tumore batek immunitate-sistemari ziria sartzeko, eta modu horretan hazten jarraitzeko. Hain zuzen ere, iruzur kimiko horri aurre eginez gero, immunitate-sistema erabil daiteke minbizia tratatzeko, baina oso erabilera konplexua da. 
 Entzun saioa hemen. 
 Zergatik dira konikoak trenen gurpilak?
Medikuntza
 Pneumatikoen formula
Industria
 Bigarren bizitza baterientzat
Energia
 Eolikoetan oinarritutako sareak egonkorrago egiteko modu bat proposatu dute
Energia berriztagarriak
 5G teknologia Lanbide Heziketan
STEAM-hezkuntza
 5G sare pribatuak
Industria
 Pneumatikoen formula
Industria