Sapajus libidinosus espeziea tximino kaputxinoen taldean sartzen den animalia da. Brasilgo ipar-ekialdean bizi den populazio bat aztertu dute, eta ikusi dute ugaztun eta narrasti txikiak ehizatu eta jaten dituztela.
Dena dela, fruta eta bestelako landare-jatorriko elikagaiak dira tximino horien dietaren oinarria, eta elikagai horien faltan hasten dira animaliak ehizatzen. Ikertzaileek iradoki dute joera horrek azal dezakeela nola hasi zen gizakia eboluzioan zehar ehizatzen eta haragia jaten.
Ikerketa berean, tximino horiek ehizatutako animaliak kontu handiz prozesatzen dituztela behatu ahal izan zuten. Ohartu ziren animalien garuna eta barruko organoak hobesten dituztela, eta ondorioztatu dute gantz eta nutrigai-dentsitate handienak dituzten zatiak jaten dituztela.
Irati Diez Virto
Elhuyar Zientzia



