EHUko Argitalpen Zerbitzuak Salud intestinal. Trastornos digestivos, nutrición y microbiota izeneko gida berria argitaratu du. Bertan, hesteari eragin diezaioketen hainbat gaixotasun eta nahasmendu lantzen dira, hala nola hesteetako gaixotasun inflamatorioa, heste minberaren sindromea, edota gaixotasun zeliakoa. Horiek guztiak, ordea, ez dira patologiak bere horretan; gaixotasun askori lotutako seinaleak baizik.
Nahasmendu horietan guztietan, elikadurak funtsezko eginkizuna betetzen du, ez bakarrik tratamenduaren lagungarri gisa, baita prebentzioan eta bizi-kalitatea hobetzeko tresna gisa ere. Gauzak horrela, egoera bakoitzera egokitutako dietak lagungarriak izan daitezke sintomatologia kontrolatzeko eta osasuna bermatzeko.
Bestalde, egileek argi utzi nahi izan dute hesteak funtsezko zeregina duela gure osasunari eusteko. Hesteko mikrobiotaren konposizioan eta funtzioan desorekaren bat izatea alterazio ugarirekin erlazionatzen da, bai digestio mailan, bai maila sistemikoan, eta liburuak duen garrantzia eman nahi dio.
Irati Diez Virto
Elhuyar Zientzia



