Bizilabe 10 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako aisialdi-programa bat da eta gazteen artean zientzia eta teknologiaren inguruko jakin-mina piztea du helburu. Elhuyarren ekimenez sortua, tokian tokiko udalekin batera burutzen da. Lehenengo Bizilabe Bilboko Deustu auzoan sortu zuten duela hamar urte, eta, gaur egun, Bilboko sei auzotan eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako beste sei herritan parte hartu daiteke aisialdi-programa horretan.
Bizilabe, zientziaz gozatzeko espazioak
2026-11-16
Oihana Jauregi Larretxea
Elhuyar Zientzia
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian