Ikertzaileak lanean ari dira ebolaren kontrako tratamendu eta txerto eraginkorrak eskaintzeko, baita orain agerraldia sortu duen aldaeraren kontra ere: Bundibugyo. Hain zuzen, Nature aldizkariak jakinarazi duenez, martxan dira OMEk babestutako bi saiakera. Bi horiek Kongoko Errepublika Demokratikoaren eta Ugandaren baimenen zain daude, eta litekeena da besteren bat ere baimentzea, agerraldi honetan bertan.
«Kongoko Errepublika Demokratikoaren eta Ugandaren baimenen zain daude, eta litekeena da besteren bat ere baimentzea»
Bi saiakerak tratamenduenak dira, eta biak AEBko konpainia farmazeutikoak ari dira garazen. Lehena, remdebisirra, Zaire aldaeraren kontra probatu zen 2018-2019an izan zen agerraldian. Bestea, MBP134, Susan aldaeraren kontra probatu zen Ugandan, 2022ko agerraldian. Orduan ez ziren gai izan eraginkortasuna frogatzeko, baina primateekin egindako ikerketek emaitza onak eman dituzte.
Bestalde, mRNA-txertxoak ere probatzen ari dira. PNAS aldizkarian, adibidez, Txinan garatu duten baten emaitzak eman berri dituzte. Aldaera guztietarako balioko luke, baina, oraingoz, saguetan bakarrik probatu da.
Ana Galarraga Aiestaran
Elhuyar Zientzia



