}

Zeruaren mapa

2003/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zeruko 500 bat milioi objekturen argazkiak egin eta Interneten jarri dituzte. Izarrek, galaxiek, asteroideek eta kometek osatzen dute argazkien artxiboa. Argazkiak Txilen eta Arizonan dauden teleskopio bikiekin egin dituzte eta proiektuak lau urte iraun du.

Teleskopioek eremu infragorrian lan egiten dutenez, espazioko gas eta hautsak ikustea eragozten diguten hainbat gorputz zerutiarren irudiak hartu ahal izan dira. 2MASS proiektua Massachussets-ko Unibertsitateak, IPACek, NASAk eta Estatu Batuetako Zientzia Fundazioak sustatu dute.

Argazkiak ikusteko:
http://pegasus.astro.umass.edu
http://www.ipac.caltech.edu/2mass

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia