Asteko argazkia: Solen ikurra

ARG.: X-izpiak: NASA/CXC/INAF-IRA/A. Botteon et al.; Infragorria: UKIDSS-GPS ; Irrati-uhinak: ASTRON/LOFAR; Irudi-prozesamendua: NASA/CXC/SAO/N. Wolk


Astronomoek NASAren Chandra X-izpien Behatokia erabili dute irrati-uhin batzuen jatorria argitzeko. Irudian ikusten den egitura da uhin horien jatorria, eta egileek “Solen ikurra” izendatu dute, ikur musikala dirudielako.

Irudiaren atzealdean ikusten diren puntu distiratsuak galaxia-multzoak, galaxiak eta izarrak dira.

Erdialdea urdin edo more koloreko hodei obalatu batek estaltzen du. Gasa da, milioika gradutara dagoen gasa, eta X-izpiak detektatuta egin dute ikusgarri.

Azkenik, begirada erakartzen duten lerro neon-arrosa horiek solen ikur bat marrazten dute hodeiaren gainean. Irrati-uhin bidez ikusi daitezke.

Egileek uste dute egitura hori bi pausutan sortu dela. Lehenik, zulo beltz supermasibo batek kargadun partikulak kanporatu zituen, eta irrati-uhinak sortu zituen. Denborarekin energia galdu dute eta orain X-izpizko hodei urdin modura hautematen ditugu. Geroago, bi galaxia-multzok talka egin zuten, eta prozesu horrek irrati-uhinak sortu zituen berriro, zeinak orain lerro arrosa modura ikusten baitiren.

Irati Diez Virto

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali