Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ozeanoko korronteen aldaketak berokuntza areagotu

1990/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Negutegi efektua dela eta lurra berotzen ari denez, ozeanoko korronteetako aldaketek ozeanoek anhidrido karbonikoa (negutegietako gas nagusia) absorbatzeko duten gaitasuna murriz dezakete ikerlarien ustez. Anhidrido karbonikoak atmosferako beroa zurgatzen duenez, aipatu gertaerak negutegi efektua areagotu egingo du, feedback prozesu positiboa sorteraziz.

Hamburg-eko Max Planck Meteorologi Institutuko adituek egindako estudio batean, lehen aldiz hartzen dira kontutan ozeanotako zirkulazio orokorraren aldaketei loturiko ondorio dinamikoak.

Aditu hauen ustez, Ipar Atlantikoan itsas maila aurrikusitakoa baino 2 aldiz gehiago igo daiteke, hego ozeanoko leku batzuetan aldiz itsas maila jaitsi egin daitekeelarik.

Ozeanoko zirkulazioa simulatzeko alemaniarrek erabili zuten ordenadore-ereduak, ozeanoko korronteen ezaugarri nagusiak (10.000 urtez gertatutakoak) errepika ditzake. Max Planck taldeak eredua egoera berrira moldatuz bortxatu egin zuen: aireko anhidrido karbonikoaren kopurua bikoizteak sorteraziko lukeen aire-tenperatura aplikatu zuten. Negutegietako gas-emisioak murrizteko ezer egiten ez bada, anhidrido karbonikoa 2030. urterako bikoiztea espero da.

Max Planck taldekoen simulazioan, berokuntza honen ondorioz ozeanoko korronte-aldaketek izugarri eragiten diote ozeanoetako ur-mugimenduari. Zehatzago esanda, azaleko geruza epelagoak latitude altuetan ozeano hondotik azalera ur gazi eta dentsoa dakarren konbekzioa inhibitu egiten du, horrela azalera iristen den ura hoztea (atmosferara beroa botaz) eta ozeano-hondoko korronte hotzak eratzeko berriro hondoratzea oztopatuz.

Aipatu konbekzioa ez egotearen ondorioetako bat hauxe da: azalera ur epela ez igota Ipar Atlantikoan eta hego ozeanoko leku batzuetan airearen tenperatura batezbesteko globala baino gutxiago igotzen da eta itsas gaineko zati batzuetan airea hoztu ere egin daiteke, mundu osoan epeltzen den bitartean. Azken 20 urte honetan batezbesteko tenperatura igo egin den bitartean, Ipar Atlantikoaren gainean jaitsi egin da.

Beharbada Max Planck taldeak egindako estudioaren alderdirik garrantzitsuena, ozeano-hondoko uren eraketa eta munduko ozeanoek anhidrido karbonikoa zurgatzearen arteko loturak aztertzea da. Gaur egun, talde honek dioenez, "botatzen den anhidrido karbonikoaren zati esanguratsua ozeano hondora doa eratu berria den ur-korrontearen bidez... Garraio honen eragina eta biltegiratze-mekanismoa murrizten bada, atmosferako anhidrido karboniko edo karbono(IV) oxidoa gehitu egingo da. Feedback positibo honek ondorio garrantzitsuak izan ditzake etorkizuneko karbono(IV) oxidoaren kontzentrazioaren eboluzioan."

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia