Mendi-gorilen etorkizuna
1989/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Mendi-gorilen defendatzaile sutsu izan zen Dian Fossey-ren heriotza duela hiru urte gertatu zen. Negu honetan bere bizitzaren eta borrokaren berri izan dugu, “Laino arteko gorilak” izeneko filme handiaren bidez. Berak izugarri maitatu zituen gorilek arazoak dituzte egun.
Dian Fossey mendi-gorilen artean.Virunga mendian 1986.ean egin zen erroldan 280 gorila kontatu ziren (1981.ean 239 kontatu ziren). Joerak positiboa zirudien. Baina, arrisku bizian dagoen ugaztun-espezie honek 1988.eko eurialdian arnasbideetako eritasun baten erasoa jasan zuen. Sei gorila hil ziren eta autopsiak aditzera eman duenez horietako batek elgorria zuen. Gizakiek (gidariek, turistek, soldaduek edo bertako biztanleek) transmititu zioten birusa seguruenik. Antibiotikoak erabiliz 15 animaliei arnasketa-arazoak konpondu zitzaizkien. Joan den udan ia gorila guztiak, umeak eta ernari zeuden emeak ezik, elgorriaren kontra txertatu ziren.
Orain eritasunaren arrastorik ez dago, baina aurtengo eurialdian zer gertatzen den ikusi zain egon behar da eritzi erabakiorrik bota aurretik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia