Goi-mendiko landareak desagertzen ari dira Europako mendietan

Europako mendi-tontorretan, geroz eta landare-espezie gehiago daude klima epeltzen den heinean, baina goi-mendiko espezieak desagertzen ari dira.

Rhododendron ferrugineum Tiroleko (Austria) Schrankogel mendiaren mendebaldeko magalean. ARG: Kryštof Chytrý


Nazioarteko ikerketa batek landare-komunitateak aztertu ditu bi hamarkadatan zehar Europako 16 eskualde menditsutako 62 mendi-tontorretan. Emaitzek erakutsi dute berotze globalaren ondorioz hainbat landare-espezieren banaketa mendian gora igotzen ari dela.

Duela urte batzuk landare-aniztasun urria zuten goi-mendiko eremuetan, gaur egun altitude baxuagoetako espezieak daude. Aniztasuna ugaritu den arren, mendi-gailurretara egokitutako espezieen presentzia gutxitu egin da, horiek ezin baitira gorago mugitu.

«Goi-mendiko espezieen ugaritasuna murrizteak geroago espezie batzuen tokiko desagerpena zekarren»

Galerak nabarmenagoak dira gehiago berotu diren eremuetan, eta baita berora hobeto egokitzen diren espezieak ugaritu diren eremuetan ere.

Egileek adierazi dute ezen, kasu batzuetan, goi-mendiko espezieen ugaritasuna murrizteak geroago espezie batzuen tokiko desagerpena zekarrela, eta, beraz, halako behaketak abisu modura erabil daitezkeela.

Irati Diez Virto

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biodibertsitatea