Mendi Harritsuetako azeri gorria (Vulpes vulpes macroura).

Azpiespezie honetako banako guztiak ez dira gorriak: zilar-koloreko eta gurutzatutako aldaerak ere badaude.

Testuak eta argazkiak Inhar D. Lopez Garciarenak dira.

Argazkiek copyright lizentzia dute.

Berokia

Berokia

Azeriaren subespezie honek ile-jantzi trinkoagoa du, parkeko hotz gogorrera egokitua.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia

Zentzumen zorrotza

Zentzumen zorrotza

Elurpean ia metro erdira dagoen karraskari bat entzunez antzeman dezake, eta gainera jauzi eginez harrapatzen du.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia

Manta

Manta

Buztana, gorputza bezain luzea, mantatzat erabiltzen du elurretan bilduta lo egiten duenean.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia

Bakartia

Bakartia

Ehiztari bakartia eta lurraldekoia da, nahiz eta bikoteek elkarrekin hazten dituzten kumeak.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia