}

Mars Climate Orbiter Marten erori

1999/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

1998ko abenduan, Mars Climate Orbiter zunda espazioratu zen Marteren klima aztertzeko asmoz. Bederatzi hilabete geroago, irailaren 23an Marteren orbitan sartzeko maniobrak hasi zituen. Plangintzak eskatzen zuen bezala, motor nagusia piztu zen planetaren atzean izkutatu baino bost minutu lehenago. Orduan Lurrarekin kontaktua galdu zen. Planetaren atzealdetik atera behar zuenean ez zen, ordea, komunikazioa berreskuratu.

Orbiter-a hurbiltze-altuera teorikoan baino askoz txikiagoan zegoela aitortu dute kontroladoreek. Ondorioz, zunda Marteren azalera erori dela uste dute. Ez da zunda bat galtzen den lehenengo aldia planeta gorria aztertzeko proiektuetan. 1993an galdu zen Mars Observer-a. NASAko zientzialariek aurrera jarraituko dute Mars Surveyor Program-arekin plan aldaketarik egin gabe.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia