}

Koloneko eta ondesteko minbiziaren aurka, odol-analisia lagun

2012/05/23 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Odolean dauden zenbait markatzaile genetikoren emaitzetan oinarrituta koloneko eta ondesteko minbizia detektatzeko aukera ematen duen diagnostiko-kit bat garatu dute.
koloneko-eta-ondesteko-minbiziaren-aurka-odol-anal
Koloneko eta ondesteko minbizia detektatzeko diagnostiko-kita Arg. Gaiker-IK4

Nazioartean patentatzeko bidean dago diagnostikorako metodo berri hori, eta Gaiker-IK4 zentro teknologikoak EHUko Informatika Fakultateko Sistema Adimendunen Taldearekin, Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Onkologia sailarekin eta BIOEF erakundearekin elkarlanean garatzen diharduen ikerketa baten emaitza da.

Diagnostikorako test berria odol-analisi arrunt batean datza, eta gaixotasuna hasierako faseetan detektatzen eta koloneko eta ondesteko minbiziak eragiten dituen heriotza-tasak gutxitzen lagunduko du. Izan ere, koloneko eta ondesteko minbizia garaiz detektatzen bada, oso erraz tratatzen da, eta sendatzeko probabilitatea oso handia da. Gertatzen dena da tumore horrek ez duela inolako minik sortu ohi, harik eta gaixotasuna oso aurreratuta egon arte.

Iturria: Basque Research

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia