Uhin ultramoreak

#64 UHIN ULTRAMOREAK: Hitz batean: klitoria

Klitoria emeen sexu organo bat da, ugaztunetan, ostruketan eta beste zenbait animaliatan agertzen dena. Zutikorra da, eta plazererako atal zinez garrantzitsua: hura kitzikatzea da orgasmora heltzeko bide zuzenetako bat. Gizakietan, aluaren gainaldean eta alboetan dago; ia dena beste egitura batzuen azpian ezkutatuta. Agerian dagoen zatiak botoi-itxura du, eta aluaren gainean kokatuta dago. Zer da klitoria? Zientziak gutxi eta berandu ikertu duen gaia da. Klitoriari buruz ikerketek zer erakusten duten eta orain arte zer ezkutatu duten “Uhin ultramoreak” podcastaren 64. atalaren aztergaia.

GUAU plataforman duzu entzungai Elhuyarrek EITB mediarentzat egindako podcast hau.

Ana Galarraga Aiestaran

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna