Guillermo Roa Zubia
Kimikan doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea
Norteko ferrokarrilla
Astrozitoak ikertzen ditu Maite Solas Zubiaurre Nafarroako Unibertsitateko ikertzaileak. Astrozitoak ez dira neuronak. Garuneko zelulak dira, baina beste mota batekoak; hain zuzen ere, glukosa metatzeko ahalmena duten zelulak. Solasen ustez, alzheimerrean inplikatuta egon daitezke astrozitoak, eta hipotesi hori ikertzeko beka handi bat jaso du Pasqual Maragall Fundaziotik. Hipotesia da alzheimerrean glukosaren metabolismoak eragiten duela desoreka.