1,5 ºC-ko muga zeharkatzen ari gara. Datuen arabera, mende bukaerarako aurreikusten diren eszenatoki klimatikoak ez dira batere onak. Aste honetan herritarrak astindu gaituzten albisteak jaso ditugu: El Niño indartsu dator aurten. Gure gizarteak erregai fosilekiko duen adikzioa gainditu behar duela esan du NBEk. Berriztagarrien inpaktu erreala ezagutu dugu.
Kultura energetiko berri bat behar dugu, mugikortasun-eredu jasangarriak, kontsumo-ereduaz hausnartu behar dugu. Eta, gertatuko bada, denon inplikazioaz izango da: politikariak, zientzialariak, enpresak eta herritarrak.
Aurten, Ingurumenaren Nazioarteko Egunak ekintzarako deia egin du. Zenbat abisu eman behar dizkigu Lurrak aktiba gaitezen? Asteak emandako albisteak jaso ditugu, esanguratsuak direlakoan:
Eszenatoki klimatiko onena eta okerrena baztertu dituzte zientzialariek
Energia berriztagarriei lotutako meatzaritzaren benetako inpaktua



