}

Galileoren azken lanak

2002/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NASA

Galileo zunda 1989an espazioratu zuen NASAk eta 1995az geroztik Jupiter eta haren satelite handienak ikertzen ibili da, Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto. NASAk haren lanak amaitutzat eman ditu eta 2003ko irailean Jupiterren kontra suntsituko dutela iragarri du. Guztira 14.000 argazki inguru hartu ditu Galileok eta aurkikuntza asko egiteko bide eman du. Jupiterren kontra suntsitu aurretik, Galileok Amaltea bisitatuko du lehen aldiz, Jupiterren barnealdeko satelite txiki bat eta, gero, Jupiterreko ekaitzak aztertuko ditu. Azken unera arte, beraz, lanean jarraituko dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia