Hegaztien izenak euskaraz ageri dira mundu mailako datu-base nagusian

Hemendik aurrera, AviList munduko hegazti guztiak biltzen dituen zerrenda ofizialean hegaztiak euskaraz arakatzeko aukera egongo da.

Kurrikoak hegan. ARG.: Nathalie Burblis/Pixabay


AviList munduko hegazti guztien zerrenda taxonomiko bakar eta bateratua da, eta 2025ean argitaratu zen. Urte bat pasata, hainbat eguneraketa egin dituzte, eta horien artean hegaztien izen arruntak euskaraz arakatzeko aukera gehitzea izan da.

«eBird plataforman edonork partekatu dezake inguruko hegaztiei buruzko informazioa, eta euskaraz ere erabil daiteke.»

Asier Sarasuak azaldu duenez, AviList proiektuan parte hartzen duen erakunde nagusia Cornell Unibertsitatea da, eta zerrenda osatzeko informazio asko erakunde beraren eBird plataformaren bidez eskuratzen dute. Plataforma horretan, edonork partekatu dezake inguruko hegaztiei buruzko informazioa, eta euskaraz ere erabil daiteke.

Bestetik, Euskal Batzorde Ornitologikoaren baitan lantalde zabal batek munduko hegaztien euskarazko izen arrunten zerrendak eguneratzen eta osatzen ditu 2020. urtetik. Hala, euskarazko izen arruntak aldaketa taxonomikoetara egokitzen dira eta euskarazko izenik ez duten espezieentzat ere proposamenak egiten dituzte.

Beraz, AviList eta eBird plataformen arteko lankidetzari esker, euskarazko hegaztien izendegi osoa AviList datu-basean gorde da.

Irati Diez Virto

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biodibertsitatea

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali