2022 eta 2026 urteen artean, ikertzaile batzuk Txinako eta Mongoliako hainbat baso heze, eremu menditsu eta hezegune zeharkatu zituzten Marasmiaceae familiako onddoak biltzeko.
Bildutako onddoei analisi genetikoak eta morfologikoak eginda, ikertzaileek hamar espezie berri deskribatu zituzten: zortzi onddo Marasmius generokoak dira, bat Crinipellis generokoa eta bestea Moniliophthora generokoa. Euskal Herrian topatu daitekeen ankaluzea (Marasmius oreades) familia horretako kide da, adibidez.
Onddo horietako gehienak saprotrofoak dira; hau da, materia organiko hilaz elikatzen dira, hala nola orbelaz eta zuraz. Alabaina, Mongolian bildutako zenbait espeziek atentzioa eman zuten, muturreko baldintzetan bizi baitziren.
Irati Diez Virto
Elhuyar Zientzia