}

COVID-19 gaitzaren inguruko terminologia: gure hiztegietako #AzkenAldaketak

2020/04/21 Elhuyar Zientzia

Elhuyarrek etengabe eguneratzen ditu bere hiztegiak, eta sare sozialen bidez ematen du horren berri normalean, #AzkenAldaketak traola baliatuz. Azkenaldian, COVID-19 gaitzak eragin duen egoerari lotutako hiztegia eguneratzen aritu gara.

covid-19-gaitzaren-inguruko-terminologia-gure-hizt
Arg. Teknopolis

Terminologia hori eskura izateko, denak batera kontsultatzeko aukera eman nahi genuke, eta sortaka sare sozialetan zabaldutakoak hemen bilduko ditugu aurrerantzean.

Otsailaren hasieran, lau sarrera eguneratu genituen Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan:

Nazioartean izendatu eta berehala proposatu genuen euskarazko ordaina SARS-CoV-2 izeneko koronabirusak eragiten duen gaitzarentzat: 2019-nCoV arnas gaixotasun akutu edo COVID-19.

Geroztik, astez aste, hiztegiak.elhuyar.eus eguneratzen jarraitu dugu, eta hainbat termino gehitu dizkiogu COVID-19aren gure hiztegi partikularrari. Lanean jarraitzen dugu; beraz, zerrenda luzatuz joango da, eta goialdean agertuko dira azkena eguneratutakoak. Nagusiki, euskarazko eta gaztelaniazko hiztegi-sarrerak eguneratu ditugu, baina haietako batzuek dagoeneko badituzte frantsesezko eta ingelesezko ordainak ere. Egin klik hitz bakoitzaren gainean, eta zuzenean sartuko zara Elhuyarren hiztegien webgunean.

20-04-21ean eguneratuak

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia