Nazioarteko bidaietan, uste baino ohikoagoa izan liteke bidaiariek mikroorganismo erresistenteak ekartzea etxera, euren hesteetan. Hala erakusten du Washingtongo eta Maastrichteko Unibertsitateko ikertzaile batzuek Genome Medicine aldizkarian argitaratu berri duten ikerketa batek.
Afrikara eta Asiara bidaiatu duten 190 herbeheretarren gorotzak aztertu dituzte, bidaiatu ondoren eta aurretik; eta ikusi dute antibiotikoekiko erresistentzia ematen duten gene (AMR) gehiago agertzen direla bidaiatu ondoren. Kasu guztietan, bidaiaren ondoren, nabarmen handiagoa izan zen AMR geneen aniztasuna. Eta ezagutzen ziren AMR geneez gain, berriak ere aurkitu dituzte.
Guztira, 56 gene identifikatu dituzte. Horien artean, hamar arrisku handikoak dira, eta horietako sei ez ziren agertu bidaiatu aurreko laginetan. Bestalde, ohartarazi dute, bidaiatu aurretik ere topatu zirela AMR geneak, eta, beraz, oso litekeena dela, bidaiariek ere helmugara hedatzean gene horiek.
Etxebeste Aduriz, Egoitz
Elhuyar Zientzia Itsas Biologian eta Animalia Biologian lizentziatua, La Lagunako Unibertsitatean (Tenerife). AZTI-Tecnalian hasi zuen bere ibilbide profesionala. 2006tik Elhuyarren ari da lanean Kultura Zientifikoaren arloan. Elhuyar aldizkariko erredaktorea eta zuzendarikidea da.