Asteko argazkia: Espazioaren munduko astea

ARG.: Botswana Star Trail © Stefano Pellegrini/ZWO Astronomy Photographer of the Year 2026 Skyscapes


Urriaren 4tik 10era, espazioaren munduko astea ospatzen da. Zientzia eta teknologia espazialak gizakiaren bizitza hobetzeko egin dituen ekarpenak nabarmentzeko astea da.

Aste honetarako aukeratutako argazkiak aurtengo ZWO urteko astronomia-argazkilari onenaren saria jaso du zeruko paisaien kategorian.

Botswanako zerua da, argi-kutsadurarik gabea, eta izarrek utzitako argi-bideak ederki ikusten dira. Zuhaitzek izarrak harrapatu nahi dituzten esku luzatuak dirudite.

Seguru, pertsona asko gelditu direla zerura begira udako gau batean, eta pentsatu dute: “Dena grabatzerik izango banu…”. Bada, argazki horrek horixe lortu du.

Irati Diez Virto

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia