Sonanbuluak
Sonanbulismoa parasomnia bat da, loaren asaldura bat, eta bat-batean jarduera bati ekitea da gaitz horren ezaugarri nagusia. Jarduera hau, uhin mantsoen loan azaltzen da, ametsik ez dagoenean, eta, oro har, gauaren lehenengo herenean. Horrek esan nahi du sonanbulua lo sakonean dagoenean soilik bihurtzen dela aktibo.
Sonanbuluak aldatua du loaldiak esna-aldiak osatzen duten zikloa. Hori dela eta, lo dagoen bitartean iratzarrita egiten diren zereginak betetzen ditu, hala nola ibiltzea, jatea edo musika-tresna bat jotzea. Eta hori guztia, sonanbulua konturatu gabe. Biharamunean sonanbuluak ez du egindakoaz ezertxo ere gogoratuko; bere amnesia erabatekoa da.
Sonanbulismoa, oro har, haurtzaroan gertatzen da, baina, batzuetan, helduaroan ere irauten du.
Sonanbuluak esnatzea txarra dela oso zabaldua dago, baina legenda hutsa da, bai eta besoak aurrerantz luzatuta ibiltzen direla ere. Sonanbulua esnatzen bada, susto handia emango diogu, asko jota.
Sonanbuluak
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian



