2012an, Nature aldizkarian argitaratutako artikulu batek hautsak harrotu zituen, parekatu egin zituelako azukreak osasunean dituen eraginak eta alkoholarenak. Gaur egun, Munduko Osasun Erakundearentzat, hiru dira gaixotasun ez-komunikagarrien arrisku faktore nagusiak: bat dieta da; beste biak, tabakoa eta alkohola. Eta dietaren barruan, susmagarri nagusia azukrea da. Ba al zenekien, batez beste, 100 gramos azukre hartzen ditugula egunean, MOEk gomendatzen dituen 25 gramoen laukoitza?