Uhin ultramoreak

#36 UHIN ULTRAMOREAK: Elikadura eta dieta: noren mesedetan?

Esaerak dio: Zer jan, hura izan.  Askotan, ordea, ez dakigu zer komeni zaigun jatea, zer den guretzat eta ingurumenarentzat onena… Zalantza eta iradokizunak jaso dituztenez, denboraldiko azken atala elikadura eta dietari eskaini nahi izan diote Ana Galarraga Aiestaranek eta Olaitz Ochoa de Eribek. Izan ere, jaten dugunari buruzko kezka antzematen da, eta ez da harritzekoa elikagai-industriak eta gorputzen itxurarenak beren mesedetan jokatzen dutela ikusita. Ekonomia, ongizatea, eta, askotan, osasuna aintzat hartu gabe. Saioan zalantza nagusiak argitu dituzte, eta argi utzi dute argal egotea eta osasuntsu egotea ez direla sinonimoak eta osasunak gorputz-forma asko har ditzakeela.

Horrez gain, albisteak eta entzuleek egindako ekarpenak ere zabaldu dituzte, eta zenbait baieztapen berretsi edo ezeztatu dituzte.

Uhin Ultramoreak Elhuyarrek ekoizten du EITB Podkasterako. 

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna