}

#35 UHIN ULTRAMOREAK: Lur eta Ilargi ahizpen harremana

2024/05/16 Iturria: uhin-ultramoreak

Lurra eta Ilargia batera jaio ziren, eta geroztik, harreman estua eta misterioz betea izan dute. Hipotesi zientifiko onartuenaren arabera, talka baten ondorioz sortu ziren. Hipotesi horrek azaltzen du, artean eguzki-sistema gazte eta berde zenean, eta gazte gehienak bezala, nahikoa kaotiko eta desordenatua, Marteren neurriko objektu batek, Teiak edo Teak, Eguzkiaren inguruan zebilen Lur protoplanetaren aurka jo zuela. Hain zuzen ere, talka horretatik sortu zen gerora Lurra bilakatuko zen planeta. Haren orbitan geratu zen arroka eta material pila denborarekin trinkotu egin zen eta horrela sortu zen Ilargia. Ordutik aurrera Lurrak eta Ilargiak izan duten bilakaera azaldu dute atal honetan Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko komunikatzaileek.

Horrez gain, albisteak eman dituzte, "Egunero ikasten da zerbait" tartean entzuleen ekarpenak jaso, eta zenbait baieztapen berretsi edo ezeztatu.

Uhin Ultramoreak Elhuyarrek ekoizten du EITB Podkast atarirako. 

Fitxategia deskargatu
eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia