#21 UHIN ULTRAMOREAK: Hilekoaren negazionismoa
2023/11/02 Iturria: uhin-ultramoreak
Azken hilabeteotan, hilekoari buruzko zenbait ikerketa argitaratu dira. Eta harrigarrienak ez dira emaitzak, baizik eta orain arte ez ikertu izana alderdi horiek. Adibidez, Adibidez, zergatik ditugun apetak edo kapritxoak janari jakin batzuekiko, justu hilekoa jaitsi aurretik. Edo zein den hilekorako produktuen eraginkortasuna. Horrek agerian jartzen du hilekoarekiko negazionismoa, eta horri buruz aritu dira Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran, atal honetan.
Horrez gain, albiste zientifiko-teknologikoen berri eman dute, “Egunero ikasten da zerbait” osatu dute, eta zalantzan jarri dute zenbait baieztapenen egiazkotasuna.
“Egunero ikasten da zerbait” atalerako mezu bat bidali nahi izanez gero, idatzi hona: uhinultramoreak@elhuyar.eus
Elhuyarrek EITB podcastentzat ekoitzitako saioa.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia