Zuritzat hartzen zituzten gizon beltzen bizi-itxaropena luzeagoa zen

Zuritzat hartzen zituzten gizon beltzen bizi-itxaropena luzeagoa zen


AEBko Ikerketa Ekonomikoko Bulegoak jakinarazi duenez, beren burua zuritzat har zezaten lortu zuten gizon beltzek bizialdi luzeagoa zuten, beltz gisa bizi zirenak baino. Kalkulatu dutenez, 1880 eta 1940 artean, 300.000 gizon arrazializatuk egin zuten hori, larruazal nahiko argia zutela baliatuz (passinga zeukaten). Horri esker, beltzei ukatzen zitzaizkien zenbait eskubide izan zituzten; ondorioz, haien bizitza 9,4 hilabete luzeagoa izan zen, batez beste, beltzen ohiko bizimodua izan zutenena baino. 

Zuritzat hartzeko, ordura arte zuten inguruneari, kulturari eta harremanei uko egin behar izan zieten. Beste aldetik, baina, hezkuntza-maila eta lan hobeak izan zituzten. Ikertzaileen esanean, bi aldagai horiek funtsezkoak izan ziren bizi-itxaropena luzatzeko.

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Osasuna