}

Zientzia.eus berritua, itxuraz eta mamiz

2020/01/17 Elhuyar Zientzia

zientziaeus-berritua-itxuraz-eta-mamiz

Zientzia.eus-ek, zientzia eta teknologiari buruzko Elhuyarren bilguneak itxura eta aukera berriak eskaintzen ditu. Lehen baino diseinu argiagoa izateaz gain, eduki gehiago ditu (22.000tik gora), formatu guztietan: artikuluak, audioak eta bideoak. Agenda eta argazki-galeria ere baditu.

Nabarmentzekoa da artikuluak entzuteko aukera ematen duela, Elhuyarren bertan garatutako ahots-sintesiaren teknologiari esker. Eduki jakin batekin lotutako bestelako edukiak ere eskaintzen ditu.

Erabiltzaileari interesatzen zaion edukira iristen laguntzeko, gaika antolatuta daude; haietako bat berdintasuna da, eta horren barruan biltzen dira, generoarekin erlazionatutakoak ez ezik, dibertsitatearekin eta, oro har, gizarte-berdintasunarekin lotuta daudenak ere.

Bestalde, buletinera harpidetuz gero, astean behin (ostiraletan) azken edukiak postan jasoko ditu erabiltzaileak.

Irakurri, ikusi, entzun, gaurko zientzia, zientzia.eus webgunean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia