Uraren bi isomeroak bereizita, erreaktibitatean aldea dutela frogatu dute

2018/05/29 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ur-molekularen bi isomeroek abiadura desberdinarekin erreakzionatzen dute diazenilio-ioiekin (ezkerrean). Arg. Baselgo Unibertsitatea

Ur-molekulak bi isomero ditu: bi hidrogeno-atomoen espin nuklearrak norabide berean badaude, orto-ura deitzen zaio; kontrako norabidean badaude, berriz, para-ura. Orain, Baselgo Unibertsitatean (Hanburgo), biak bereizi dituzte, eremu-elektrikoetan oinarritutako sistema baten bidez. Horrez gain, erreakzio-ezaugarri desberdinak dituztela frogatu dute: para-urak orto-urak baino % 25 azkarrago erreakzionatzen du diazenilio-ioiekin.

Nature Communications aldizkarian eman dute ikerketaren berri. Zehaztu dutenez, egin duten esperimentuan, zero absolututik gertuko tenperaturan aritu dira, horrek erraztu egiten baitu erreakzio kimikoan parte-hartzen duten molekulen egoera kontrolatzea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia