Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ultima Thulek elur-panpin gorrixka baten itxura duela argitu dute jada

2019/01/03 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ultima-thulek-elur-panpin-gorrixka-baten-itxura-du
Ultima Thule gorputz binario bat dela frogatu dute haren azaletik 2.000 km-ra hartutako argazkiek. Arg. NASA/JHUAPL/SwRI

Ultima Thuleren argazki berriak zabaldu dituzte NASAk eta AEBtako Johns Hopkins Unibertsitateak. Oraindik New Horizons zundak hartutako argazkien % 1 besterik ez dute ikusi ahal izan, baina jada argitu dute beren lehenengo zalantza: objektu bakar bat da Ultima Thule, ez bi objektu independiente. Elur-panpin baten itxura duela ikusi dute: hala, gorputzari Ultima deitu diote eta buruari Thule.

Misioko arduradunek azaldu dutenez, baliteke Ultima Thule duela 4.500 urte inguru hasi izana sortzen. Gorputz txiki izoztuez osatutako hodei birakari batean, ustez gorputzok fusionatzen hasi ziren, Ultima eta Thule sortu ziren arte. Elkarrekin orbitatzearen ondorioz, bi objektu independiente haiek gerturatzen joango ziren, mugimendu espiral batez, elkar ukitu eta egungo Ultima Thule gorputz binarioa sortuta.

Arg. NASA/JHUAPL/SwRI

Eguzkitik hain urruti dagoenez, Lurrak baino 1.600 aldiz argi gutxiago jasotzen du Ultima Thulek, baina, hala ere, kolore gorrixka duela ikusi ahal izan dute. Orografiari buruzko informazioa eskuratzea ere espero dute, zundak 900 argazki hartu baititu, baina NASAk adierazi du bi urte behar izango direla argazki horiek guztiak Lurrera irits daitezen.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia