}

Transgenikoekin kutsatzea ona da inguruko landareentzat

2002/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hori adierazi dute AEBetako Elkarte Ekologikoaren urteroko bileran. Ohio-ko Estatu unibertsitateko ikertzaileek genetikoki eraldatu zituzten ekilore batzuk, izurriteen aurkako babesa emango zieten gene bat sartuz. Hain zuzen, gene horri esker, intsektuentzat toxikoa den substantzia bat ekoizten dute ekilore transgenikoek.

Horretaz gain, gene arrotza inguruko ekilore arrunten sailetara transmititu zela ikusi zuten, eta, diotenez, horrek onurak besterik ez ditu ekarri. Izan ere, transgenea ez dutenak baino % 50 hazi gehiago ekoizten dute kutsatutako ekiloreek. Gainera, intsektuek kalte gutxiago egiten diete. Bestalde, ez dute ugaltzeko gaitasuna galdu. Zientzialariak harrituta daude gene bakar batek hainbesterainoko eragina izan dezakeela ikusita. Halaber, transgenea hurbileko espezie basatietara pasa daitekeela dela onartu dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia