STEM etxekotzea

2021/11/16 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Arg. Pernan Goñi Olalde

Zientzia-kapitalak eragin handia du gazteen STEMekiko interesean (ikusi zientzia-kapitalaren komikia). Gazteen familia-eremuak (STEM langileak izatea etxean, inguruan STEM jarduerak egotea, etab.) ikasketa horien hautaketa baldintzatu ohi du. Ondorioz, zientzia-kapital txikia duten nerabeen kasuan, gomendagarria da familiarteko STEM praktikak sustatzea:

  • Familia-elkarrizketak proposatzea, familientzako kulturarteko materialak sortzea (ikonografikoak, itzuliak) … APS metodologiak erabiltzea, familietan datuak biltzea…
  • Familiak jabearaztea eragina dutela beren seme-alaben etorkizun profesionalean.
  • Gazteei aukera ematea STEM bidez beren gaitasunak edo arrakastak familiari erakusteko, gurasoek eta/edo tutoreek baloratu eta aintzak har ditzaten.

Horrez gain, komeni da nerabeei STEM arloa egunerokora hurbiltzea komeni:

  • Presentzia pertsonal handiko programekin; esate baterako, zientzia-proiektuak egitean tutoretza, ikertzaileen mentoringa, babesletza…
  • Inguruan dagoen STEM arloa erakustea: tokiko profesionalak, hurbilekoak eta abar.

Edukietan sakontzeko, sakatu hemen