}

Saguen obesitatea murriztu duen genea klonatu dute

1999/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Elosegi

Massachussetsko Millennium Pharmaceutical etxeko zientzialari-talde batek obesitatea kontrolatzeko erabili daitekeen gene bat klonatu du. Mahogany (mg) geneak MG proteina sortzen du, gorputzaren pisua erregulatzen duen burmuineko zonan eragin handia duena, eta honi esker laborategietako sagu-talde baten obesitatea kontrolatzeko gai izan dira.Genearen mutazioa jasan duten saguek, sagu arruntek ez bezala, pisua berdin mantentzen dute, nahiz eta dieta berbera izan.

Saguek eta gizakiok metabolismo antzekoa dugu, eta, beraz, etorkizunean gizakiongan aplika litekeen aurkikuntza izan daiteke hau, obesitatea murrizteko droga seguraski. Zientzialari-taldeak azaldu duenez, gizakiok badugu mahogany genea, baina oraindik ez dute aurkitu. Giza metabolismoak genearen mutazioaren aurrean berdin jokatuko duela uste da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia