}

Psoriasiaren kontra, eguzki-bainuak

1999/09/01 Agirre, Jabier - Medikua eta OEEko kidea Iturria: Elhuyar aldizkaria

Psoriasia larruazaleko gaixotasuna da, Espainia osoan ia 800.000 pertsonak jasaten dutena. Baina oraindik ez dakigu gaitzaren azken arrazoiak zein diren.
* Plaketako psoriasia
* Tanta-moduko psoriasia
* Tolesturetako psoriasia
* Esku eta oinetako psoriasia
* Azazkaletako psoriasia

ere ezaugarri nagusia azala ezkatatzea da, eta horren gainean kostra-plaka lodiak sortzen dira. Lesio horien itxuragatik, gaixo asko lotsatu egiten dira, kasu askotan erabat isolatzeraino, kalera irtetera ere ez baitira ausartzen.

Ez da harritzekoa. Gure gizartean itxura fisikoak hainbesterainoko garrantzia eta eragina duenez, psoriasiak jota daudenentzat kontuak nahikoa isil daude. Erasandako larruazala ez da hain atsegina estetikoki eta horregatik, askotan, besteen begietatik ezkutatzen saiatzen dira. Hala ere, ez da gaixotasun kutsakorra, ezta garbiketa edo higiene eskasaren ondorioa ere, zelulen arazo bat baizik.


Zelulen hazkundean dago koxka


Espainiako Dermatologia Elkarteko kidea den Montserrat Perez dermatologoak azaltzen duenez, psoriasia larruazaleko trastorno kronikoa da; bere ezaugarri nagusia zelulen hiperproduktibitatea da, alegia normalean 30 egunetik behin ugaltzen den zelula epidermikoa, psoriasiak jota dagoen pertsonarengan lau egun besterik ez dituzte irauten.

Larruazaleko geruza kanpokoenean —epidermis deituan— zelulak oso bizkor ugaltzen direnez, eta normalean bezala ezkatatu edo erortzeko behar adina denborarik ez dutenez, plaka gorrixka batzuk sortzen dira, ezkata zuriz estaliak. Kolore gorriak zona horretan normala baino odol-kopuru gehiago pilatzen dela esan nahi du, eta kolore zuriko ezkata edo plakak, berriz, erori edo ezkatatu ezin izan diren larruazaleko zelulak dira.

Gehienetan psoriasia ukondoetan, belaunetan, buruko ile-larruan edo azazkaletan agertzen da, baina gorputzeko edozein ataletan ager daiteke, baita gorputzaren azalera osoa estaliz ere.

Kasurik gehienetan psoriasia ukondoetan, belaunetan, buruko ile-larruan edo azazkaletan agertzen da, baina gorputzeko edozein ataletan ager daiteke, baita gorputzaren azalera osoa estaliz ere.


Psoriasia gaitz genetikoa da, eta, beraz, gure arbasoengandik jasotako herentzia garrantzi handikoa da. Horrek ez du esan nahi, noski, pertsona psoriasikoaren ondorengoek derrigor gaitza jasango dutenik, litekeena baita sekula sintomarik ez edukitzea. Gaur egun, gaixotasunaren intzidentzia mundu osoan % 2koa da, eta badakigu bikote-kide batek psoriasia baldin badauka, bikote horren seme-alabetatik, zortzitik batek gaitza hereda dezakeela; baina bi kideak psoriatikoak baldin badira (aita eta ama, biak batera alegia), probabilitatea bi aldiz handiagoa da (lau seme-alabatik bat).

Kasurik gehienetan, zama hereditario horrek ez dauka gaitza nabarmentzeko adina pisu, eta beharrezkoa da kanpo-faktoreren bat edo beste egotea, faktore lagungarri bezala. Hauek dira psoriasia agertzeko faktore abiarazle usuenak:


  • Infekzioak, estreptokokoak eragindakoak batik bat, baina baita gripeak, marrantak eta goiko arnasbideetako bestelako infekzioak ere.

  • Alkohola. Nola gertatzen den oraindik erabat argitu ez baldin bada ere, frogatuta dago edari alkoholikoak okerragotu edo martxan jartzen dutela gaitza.

  • Obesitatea. Gainpisu handia duten pertsonak joera handiagoa dute psoriasia jasateko.

  • Estres nerbiosoa. Sarri askotan, patologia antsietate-une larrian, edota estres fisiko nahiz psikikoak eraginda agertzen da.

  • Aldaketa hormonalak, batez ere pubertaroan, erditze-ostean edo menopausian gertatzen direnak.

  • Botika batzuk. Adibidez, depresioak tratatzeko errezetatzen diren litio-konposatuak; malariaren kontrako farmakoak; urre-gatzak, artritisa duten pazienteei eman ohi zaizkienak; eta beta-blokeatzaileak, hipertentsio arteriala eta bularreko angina borrokatzeko errezetatuak.


Sailkapena


Psoriasi guztiak ez dira berdinak. Hainbat sailkapen egin daitezke, segun eta zer-nolako lesioak ikusten diren edo zein gorputz-ataletan agertzen diren.

Hauxe da usuena. Plaka gorrixkak agertzen dire (ukondo eta belaunetan batez ere), ezkata zuriz estaliak.

Ume eta gazteetan ikusi ohi da, normalean goiko arnasbideetako infekzioaren ondotik. Bere izenak adierazten duen bezala, lesioak besoak, zangoak edo gorputz-enborra hartzen dituzten puntu edo tanta txikiak dira.


* Buruko ile-larruko psoriasia

Plakak estaltzen dituzten ezkatak nakar-kolorekoak dira, eta zailtasun handiena ekzema seborreikoarekin diagnostiko bereizlea egitea da.

Ohizkoa galtzarbe edo berapeetan, bularren azpian (emakumeen kasuan) edo iztondoetan. Kasu hauetan inflamazioa edo hantura agertzen da, baina ez da ezkatarik pilatzen.

Beste zona batzuetan ere agertu ezean, diagnostikoa oharkabean pasa daiteke.

Kolore marroi-horixka duten mantxa edo orban batzuk agertzen dira, olio-mantxak balira bezala. Psoriasi-mota honek artritis psoriatikoa izenekoa ekar dezake konplikazio gisa, artikulazioetako mina alegia.

Beste ikuspegi batetik, eta lesioen izaerari begiratuz, bereizi behar dira:

a) Psoriasi eritrodermikoa: hau da psoriasiaren motarik grabeena, baina baita bakanena ere, zorionez. Gorritzea eta ondorengo ezkatatzea gorputz osoan zehar agertzen da.

b) Psoriasi pustulosa: honetan lesioak zauriak izaten dira, zornez beteak.


Tratamendua


Gaur egun erabiltzen diren tratamenduak asko dira, eta oso bariatuak, paziente bakoitzaren kasua indibidualizatu nahi izaten baita, eraginkortasun handiagoa lortzeko.

Normalean tratamendu topikoak izaten dira (krema hidratatzaile bereziak) argiarekin egindako tratamenduak —argi naturala eta/edo artifiziala— eta ahotik emandako botikekin egindako tratamenduak.

Psoriatikoen % 80an eguzkia hartzea oso mesedegarria da, betiere aldez aurretik gorputz-atalik delikatuenak babesteko neurria hartuz. Tratamendu jakin bat erabakitzen denean, medikuak zelulen hiperaktibitatea moteldu egin nahi du, eta eguzkia oso gomendagarria da, lortzen duena azala "erretzea" baita, eta azken finean psoriatikoa askatu eta erori egingo da.

Antzeko efektua lortzeko fototerapia eta fotokimioterapia erabiltzen dira; alegia argi ultramorea aplikatzen da (eguzkiak ematen duenaren antzekoa), baina makina berezien bitartez aplikatuz.

Esan beharra dago, beste edozein gaitz kroniko bezala, psoriasia ez dela sendatzen, baina kontrolatzea lor dezakegu, eta erasandako zonak zuritzea ere bai. Psoriasiak jota dauden pertsona askok lortu dute inolako sintomarik gabeko denboraldi luzeak edukitzea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia