}

Planeta urdina sariak

1997/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

James E. Lovelock doktoreak eskuratu du aurtengo Planeta Urdina saria. Lovelock CFCen eraginaz eta ozono-geruzaren egoeraz ikerketa asko egina da; horrez gain, iritzi-zaparrada itzela sorrarazi zuen GAIA Hipotesia postulatu zuen; zeinaren arabera Lurrak berak bere burua kudeatzeko eta iraunarazteko gaitasun berezia duela defenditzen den.

Asahi Glass Fundazioak ezagutzera eman ditu jadanik Planeta Urdina izeneko sarien aurtengo irabazleak. Erresuma Batuko James E. Lovelock ikertzaileari egokitu zaio lehena, urtetan CFCen eragina aztertzen egindako lanagatik; sariak partitzen dituen epaimahaiak gogoratu duenez, bestalde, Lurraren zientziari buruzko GAIA hipotesia ere Lovelock-i zor zaio. Talde-lana suspertzeko eman ohi den bigarren saria, berriz, EEBBetako Conservation International erakundeari eman zaio aurten. Talde honen zeregin nagusia biodibertsitatearen aldeko ikerketa-lanak sustatzea da; halaber, tokian tokiko giza komunitateek ekosistemen kontserbazioan egin dezaketenari buruz lan itzela egina da Washingtonen egoitza duen erakundea.

Asahi Glass Fundazioa 1933. urteaz geroztik ari da anitz arlotako ikerketak bultzatzen, bereziki ingurugiroaren kontserbazioarekin loturikoak. 1992. urtean Planeta Urdina izeneko sariak sortu zituen, mundu osoko ingurugiro-arazoez kezkatu izan diren ikertzaileen eta taldeen lana saritzearren.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia