}

Laino gutxiago eta klima beroagoa

2009/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Laino gutxiago eta klima beroagoa
2009/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Datu meteorologikoek argi uzten dute azken 30 urteetan askoz laino eta lanbro gutxiago izan dela Europan aurreko garaietan baino. Datu horretatik abiatuta, Energia Atomikoaren Batzordeko meteorologo batzuek aztertu dute nolako eragina duen fenomeno horien urritzeak kliman. Ondorioa da laino gutxi izateak azaltzen duela zergatik ari den berotzen Europa eredu teorikoek kalkulatzen zuten baino azkarrago.

Lainoak islatzen du Eguzkiaren argia espaziorantz. Europan laino asko zegoenean, Eguzkiaren argi askoz gutxiago iristen zen lurrazalera orain baino. Orain, lurrazala berotu, eta berotegi-efektua eragiten duen erradiazio gehiago igortzen du.

Beraz, lainoak eta lanbroak urritze hutsagatik, handitu egin da berotegi- efektua Europan; adituek 342 estazio meteorologikotako datuak aztertu dituzte, eta baieztatu dute joera azken 30 urteetakoa dela.

1
250
2009
2
012
Klimatologia
Berriak labur
7

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia