}

Kazkabarra goitik behera

2002/12/05 Elhuyar Zientzia

Horrelako izotz-pusketarik ez da erori gaur Euskal Herrian, baina ederki bota du kazkabarra toki askotan. Kazkabarra izateko, izotz-zatiek gogorrak izan behar dute eta, gutxienez, 5 mm-ko tamaina eduki. Normalean handiagoak izaten dira, zentimetro batzuetakoak, eta argazkikoek bezalakoek kalte handiak sortzen dituzte. Besteek ere bai, kazkabarra zakarra eta ugaria delako; edo ez delako.

Kazkabarra dorre erraldoien gisako hodei trinko eta astunetan sortzen da, haize-laster gorakorrek izotz-zati txikiak gora eta behera higitzen dituztenean. Gora eta behera ibili horretan, izotza handituz joaten da, hodeiak edukia deskargatzen duen arte.

Kazkabarraren kontra borrokatzeko suziriak leher daitezke arriskutsuak diruditen hodeietan. Leherketak haize-lasterren dinamika aztoratzen du eta hezetasuna euri moduan erotzen da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia