}

Jupiter eta haren ilargien argazki ikusgarria

2011/09/13 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia

jupiter-eta-haren-ilargien-argazki-ikusgarria
Irudia: Damian Peach - Arg.

Jupiterren eta haren Io eta Ganimedes ilargien irudi ikusgarriak irabazi du Royal Observatory-k antolatzen duen Astronomy Photographer of the year 2011 argazki-lehiaketako sari nagusia.

Damian Peach argazkilari afizionatuak Barbados-etik ateratako argazkia da; atmosferaren argitasunak irudi astronomikoak zehaztasun eta argitasun paregabearekin ateratzeko aukera eskaintzen duen tokitik, hain zuzen ere. Jupiterren bi ilargien zehaztasuna nabarmendu du batik bat epaimahaiak.

Izarren, planeten, galaxien eta abarren inguruko argazkiak izan ohi dira lehiaketa horretan protagonista, eta, hirugarren urtez jarraian, argazki ikusgarriak jaso dira.


Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia