}

Envisat-ek urtebete

2003/03/04 Elhuyar Zientzia

Envisat-ek urtebete egin du espazioan. Europako Espazio Agentziaren sateliteak Lurra behatzen du joan den urteaz geroztik. 58.000 bira eman ditu dagoeneko eta 35 egunez behin Lurreko eskualde beraren gainetik igarotzen da. Satelitearekin ozeanoak, lurra, atmosfera eta poloak aztertuko dira batik bat.

Goikoa, Isidora urakanarena, satelitearekin egindako argazkietako bat da. Joan den irailean egin zen, urakana Mexikoko golkoan zegoela. Satelitearen instrumentuei esker, urakana goitik eta behetik aztertu ahal izan zen aldi berean. Hau da, sateliteak behetik ere egin zion argazkia, nolabait.

Prestige ontziak Galiziako kostan utzitako fuel-olioaren orbanei ere satelite honekin egin diete jarraipena. Azaroan 150 kilometroko orbanen berri eman zuten Envisat-en argazkiek.

Informazio osagarria:
Heldu da Envisat espazioratzeko ordua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia