}

Hipotermia edo itxurazko heriotza

1991/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Elur-jauziek sor ditzaketen arriskuak: gorputzeko tenperatura 35†C-tik behera jaistea. 27†C-tik behera koma sortzen da eta 24†C-tik behera itxurazko heriotza.

Neguan gaudela eta, elur-jauziek sor ditzaketen arriskuak gogoratzea ez da alferrikakoa. Arrisku hauetako bat hipotermia da, hau da, gorputzeko tenperatura 35†C-tik behera jaistea.

27†C-tik behera koma sortzen da eta 24†C-tik behera itxurazko heriotza, hau da, bihotza gelditu egiten da eta arnasa ere eten egiten da.

J.M. Iturralde

Istripua jasan duenaren ahora beira-puska bat hurbiltzen badugu, bertan lurrunik ez da ikusiko.

Baina kontuz, heriotza itxurazkoa besterik ez da. Lacroute doktore frantziarrak aldizkari espezialdu batean azaldu duenez, lehen aipatutako gorputzaren egoera oso engainagarria suerta daiteke. Hipotermia handia duen pertsona baten sintomak hildakoarenak dira, baina itxurazko heriotzak bizitzarako buelta izan dezake eta gainera, ospitalera eramanez gero, ondorio kaltegarririk gabe irten daiteke.

Hotza oso handia denean, hotzak garuna babestu egiten du, nahiz eta oxigeno- zein odol-zirkulaziorik egon ez. Beraz, pertsona hauek suspertu egin behar dira eta besterik ikusten ez zaien bitartean itxurazko heriotzean daudela kontsideratu behar da. Inoiz ez da istripua gertatu den lekuan susperketa-saiorik egin behar. Beti ospitalera eraman behar da istripua izandako pertsona. Mailakatuta eta pixkanaka berotu behar da. Bestela, benetan hil bait daiteke.

Hau irakurri ondoren, San Bernardo txakur ospetsuen zeregina mesedegarri den ala ez zalantzan dago. Zenbaitek dioenez, zakur hauen interbentzio-lastertasunak jendea salbatu ez eta hil egin dezake.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia