Elhuyar zientziaren komunikazioa

Arranoak, otsoak eta katamotzak, Axlorreko neandertalen jaki

2018/07/12 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

hegaztiak-otsoak-eta-katamotzak-axlorreko-neandert
Arg. Asier Gómez Olivencia

Axlor haitzuloan bizi izan ziren neandertalek hegaztiak, otsoak eta katamotzak jaten zituztela ondorioztatu dute, 1970eko hamarkadan Barandiaranek gidatutako indusketatan jasotako aztarnak aztertuta. EHUko Asier Gómez Olivencia (EHU) eta Joseba Rios Garaizar (CENIEH) ikertzaileek zuzendu dute ikerketa, eta Scientific Reports aldizkarian argitaratu dute.

Neandertalak nagusiki ungulatu ertain eta handiez elikatzen baziren ere, gero eta ebidentzia gehiagok erakusten dute hori baino dieta aberatsagoa zutela. Adibidez, EHUko Domingo C. Salazar ikertzaileak eta kideek argitaratu berri duten lan batean, neandertalen hortzetako lertzoa aztertuta ikusi dute landareak kontsumitzea oso ohikoa zutela. Horrez gain, untxiak, dortokak, hegaztiak eta karniboroak jaten zituztela ere ikusi izan da, baina, hegaztien eta karniboroen kasuan, orain arte ez zen arrastorik topatu Iberiar Penintsularen iparraldean.

Orain, Axlorreko neandertalen aztarnategian markatuta dauden hiru hegazti-hezur (bi arrano beltzenak eta bestea belearena), eta otsoaren eta katamotzaren hezur bana. Marken arabera, ondorioztatu dute arrano beltzak eta katamotza seguruenik haragia jateko erabili zituztela, eta otsoaren kasuan izan zitekeen haragia edo larrua lortzeko.

Animalia horien kontsumoaren kontinente osoko aztarnak ere errepasatu dituzte ikertzaileek. Hegaztiak haragitarako ehizatzen dituztela erakusten duten aztarnak Iberiar Penintsulan daude, nagusiki. Hegaztien atzaparrak apaingarri gisa erabiltzen zituztela Frantzian, Kroazian eta Italian ikusi da, eta lumak apaingarri gisa erabiltzea berriz askoz zabalduago zegoen. Karniboroei dagokienez, Europa kontinentalean artzak ehizatzen zituzten gehienbat; penintsulan, berriz, dauden aztarna urriek iradokitzen dute, batez ere, kanidoak eta felidoak ehizatzen zituztela.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia